Recordarme
Home ¿Autodefentsa? ¿Autodefentsa?

"Todo ejercicio de autoridad pervierte y
toda sumisión a la autoridad humilla."
Bakunin

Aurkezpena Autodefentsa Taldea

:: castellano :: euskera ::

Entrevista >>

“Errepresioaren aurka borrokatzeko, errepresioak berak aukeratu duen tokitik aterarazi  behar zaio. Bi borrokak –kapitalaren kontrakoa zein errepresioaren kontrakoa- bakarra bihur-tzen dira, banaezina eta iraultzailea.”
M.I.L. - G.A.C. (Askapenerako Mugimendu Iberiarra – Borroka Talde Autonomoak), 1973ko maiatza

Autodefentsa edozein motako espetxeen aurkako borrokan parte hartzeko beharretik jaio da, baita borrokatzen eta espetxeratuta dauden presoei laguntza zuzena emateko ere. Helburu horiek bete nahi dituen mugimendu anarkista baten ikuspuntutik, nahitaez uztartzen dira helburuok (estatuaren organismo zentralista guztiak abolitzea eta inposatutako betebeharrik  gabeko elkartasunezko bizikidetza lortzea).

Sistemaren nahiz pentsaera otzan eta etsikorraren aurka jarduera anarkista guztiek banaka nahiz taldeka bideratzen duten matxinadaren zati gisa ulertzen dugu zeregin hori. Ez dugu borroka alderdikoietan sinesten, eta ez dugu uste sentsibilitate matxino eta libertarioaren baitan bizirik ei dagoen zerbaiten erantzule bakarrak garenik. Kanpoan zein barruan gaudenon artean filtratzeko moduko diskurtsoa asmatzea da gure asmoa, bizi dugun nahasmen honetan borrokarako ildo iraunkorra finkatzen saiatzeko. Eta espero dugu asmo guzti hauek beste kide batzuekin konpartitzeko aukera izatea, asmook praktika iraunkor eta eraginkorrean gorpuztu daitezen.

Perspektiba falta bat antzematen diegu haien buruari anarkista deitzen dioten presoen aldeko hainbat talderi. Haien ekintzak presoen ekintzen gainekoak baino ez direlarik, presoa subjektu iraultzaile bihurtu, eta askatuko gaituen itxaropen gisa ikusten dute, norberaren alienazioaz jabetu eta gainditzeko ezintasuna zuritu nahian. Bestalde, asmoen oinarrian, sufritzen duenari laguntzeko agintzen duen asistentzialismo kristaua baino ez dago kasu askotan.

Espetxeen aurkako borroka ez dago barruko ekin-tzen menpe. Espetxea gizatasuna deuseztatzeko xedea duen leku bat baino ez dela jakiteko, ez dugu borrokan ari den presorik behar. Dimentsio masifikatua eta instituzionala duten atxiloketek argi uzten dute per-tsonaren guztizko kontrolaz ari garela. Horregatik dirau borrokak barruan mugimendu falta egon arren.

Presoekiko elkartasunean ez dugu bereizketarik egiten preso politiko eta sozialen artean, kontzeptu hauek ez baitute  ezer esaten gure artean dagoen kidetasunari buruz. Gure kideak izan ezean, kasuz kasu baloratuko dugu zertan gatozen bat, eta zer eman diezaiokegun elkarri. Ez gehiago, ezta gutxiago ere.

Gizatasuna erauzten digun egitura baten barruan giza eskubideen defentsa egitearen kontraesanetik haratago, espetxeen aurkako ikuspuntua beharrezkoa da. Horrek ez du esan nahi haien baldintzen eta egoeraren barruan baliabide horiek defendatzeko erabiltzea erabakitzen duten kideei lagunduko ez diegunik. Baketze‑marko orokortu baten barruan, hitzak espero daitekeena baino gehiago sor dezake.

Espetxean ez dago babes hartzeko edo menderatzailearen indarretik ezkutatzeko zirrikiturik, are gutxiago isolamendu-galerietatik alde egiteko. Hortaz, geu borroka eta elkartasun borrokazalea hedatzeko lekuetara gerturatzen gara.

Ez dago hau guztia gure egunerokotasunetik banatzerik. Kartzelaren luzapena instituzio gisa kalean ere bizi dugu. Gizartean dauden arauen bidezko murrizketatik dator, estatuak eta bere legeek inposaturiko murrizketatik, hain zuzen ere. Horma horien kanpoan egon arren, ez gaude atxiloketatik salbu. Ez gara zigorraz libratzen horma horietatik kanpo egoteagatik, zigorra ez da itxialdia izango, baina gure bizitza neurtuta, diziplinatuta eta espazioa murriztuta funtzionatzen du; eta gure mentasunaren truk  dirua ordaintzen digute. Espetxeen aurkako borroka esklabo egiten gaituenaren aurkako borroka da, kontrolatzen gaituenaren kontrakoa. Diziplina deuseztatzeak zigorraren zelaian sartzea dakar, eta bide horretatik gabiltza, horretara goaz.

Bestalde, errealista izan behar dugu, eta gure egoeraz jabetu. Gure helburuak argi eta garbi izan arren, argi dago baita ere gure ekintzak eta borroka baldintzatzen dituzten kanpo-faktoreak daudela. Gure mugak ezagutu behar ditugu. Presoekin dugun komunikazioa uneoro eten, aztertu eta grabatuko dute, eta burokraziak nahiz intentsitate gutxiko errepresioak komunikazio hori oztopatuko digute; gutunak mugatzea, gutunak misteriotsuki galtzea, ziur aski “segurtasun indarrek” gure taldea zelatatzea, etab.

Talde anarkistek, edo autoritatearen aurkako ikuspuntutik mugitzen diren taldeek espetxeen aurkako borrokarekiko sentsibilizazio falta dutela ere uste dugu, baita elkartasuna erakusterakoan objektibotasun falta ere. Bere buruari anarkista deitzen dion edozein presori elkartasuna ematen zaio, baina hain kideko ez diren presoei ukatzen zaie, era berean borrokan egon arren. Argi dago kidetasunak baldintzatzen dituela gure elkartasuna eta ahaleginak, baina ez da elementu erabakigarria. Ezin diogu muzin egin bizi dugun errealitateari, hainbat hamarkadatan zehar milaka espetxeratu eta erailketa eragin dituen gatazka bizirik baitago, eta gizarte-kontrola nahiz militarizazioa mozorrorik gabe ikusteko moduko lekuan jartzen baikaitu. Hortaz, preso horiek haien laguntza talde propioak dituzten arren, ezohiko arrazoiengatik eta pertsona bakoitzarengandik gertu sentiarazi gaitzaketen arrazoiengatik gure elkartasuna erakutsi dezakegula uste dugu.

Ez diegu batere jaramonik egiten horregatik jaso ditzakegun kritikei, gure ustetan elkartasuna kontzeptu ideologiko hutsa baino gehiago, kontzeptu errealista delako, bizi dugun testuinguruak baldintzatzen duena.

Ondorioz, akzio-erreakzio espirala gainditzeko ahalegina egitea beharrezkotzat jotzen dugu, espiral horren barruan zerbait gertatu arte itxaroten dugulako, proiekzio-gaitasuna emango digun azterketa egin beharrean, gertakariak aurreikusi, eta horrela, erritmoa geuk markatzeko aukera ematen diguten estrategiak ezartzeaz ahaztuta. Baten bat nahas lezake azken puntu horrek, eta ez da erraza egiten, Estatua gure aurretik joango baita.

Azkenik, ikusten dugu gainera etortzen zaizkigun egoerei aurre egin eta koordinatzerakoan nahikoa gabezia dugula, eta aurreko esperientzietatik ikasi dugu koordinazioa bera helburu bihurtzearen akatsa egiten dugula maiz. Gure ustez, koordinazioa une jakin batzuetan indarrak batzeko edo gure lanean elkarri laguntzeko beste bide bat da, baita gure ahaleginak eraginkor bihurtzea xede duten baterako dinamikak bideratzeko beste bide bat ere. Hortaz, koordinazio hori egin ahal izateko, koordinazio horren beharra egon behar da, eta jakina, baita kidetasuna, afinitatea ere.

Esandakoa handigurakoa delakoan gaude, eta ziur aski bidetik akatsak izango ditugula, hanka sartzeak; baina borrokatzen konturatzen zara horretaz, okertzen hazten baikara. Gure autoexingentziak dira, azken batean.

2008ko  neguan  idatzita

:: castellano :: euskera ::